Site hosted by Angelfire.com: Build your free website today!


Hasiera      Fits      Hitzak      Partaideak      Argazkiak      Bideoa      Musika      Kredituak      i.livelula / elCrack

H I T Z A K

Soilik hitzak
Soilik hitzak,
besterik ez al ziren.
Soilik marrak,
besterik ez al ziren.
When you keep quiet,
quiet all your dogs.
Wasn't it your dream?
It wasn't your dream.
Someone will see me or see you
Someone will listen to me
listen to you.

Fits
XXI. mendeko casanova ihartuak,
haien zain eta atzean dauden
desira ezkutuak.
Harakin begibakarren
negar erdi galduak,
suhiltzaileen psikosia.
Behin hola
galdera antzuak
une batez,
zuen artez
begira behin hola zuloan
zulotik, gera zaitez,
une batez.
Egunkari orrekin zuen komunak
garbitu,
gau ero bateko hondarra,
esperantza bihurtu.
Ezer ez garenon beldurra
hezurretan sentitu,
suhiltzaileen psikosia.
Behin hola
galdera antzuak
une batez,
zuen artez
begira behin hola zuloan
zulotik, gera zaitez,
une batez.
ZUEN MINA---FITS!

Bere menpe gaude
Begiratu orratzei
aurrera doaz,
etengabe, banan-banan
eguna ilunduz.
Konturatu atzera ez duela egiten,
behar bada geldi duzu, abian al da.
Ezkutatu nahiko nuke sentitu gabe,
gorputza bitan banatu ohartu gabe.
Ate bat balitz bezala hor zain daukat,
bestaldean zapaltzeko lurrik ba al dugu.
Bere menpe gaude, orain ere
Eten gabe
Uste gabe
Saiatu alde egiten! Bai!
ZEHARKA ZAZU!


Infernua
Gauero ere
kontu bat,
hirietako iluna
ilunaren erdian.
Laino pausatu
hotz batek,
begitarte goibelak
zeharkatzen dizkigu.
INFERNUA! Atzean da.
Leiho haietan
arropak,
beraien itzala
desagertuz dijoa.
Isiltasuna
poliki,
denaz jabetzen hasten da
pizti batzuen mesede.
INFERNUA! Atzean da.
Asfaltuak, sentimenak, atzazal luzez, urratzen ditu,
bestaldean han direla jakin arren.
INFERNUA ATZEAN DA
INFERNUA BIHAR ARTE.


Bixamona
Ta zer da zu
arduratzen zaituna
Ta zer da zu
hala izutzen zaituna
Lurrazpian ez bait dira mugitzen
Lurrazpian ez dute hitz egiten.
Ta zu zerk nahasten zaitu, BIXAMONA!
Ta zu zerk izutzen zaitu, NIRE HEROIA!
Tabernetan zaude ezkutatuta,
Pub-etako likorezko koldarra.
Keartean mamu batzu dantzari,
sentitzen dek mamu hoien ikara?
Ta zu zerk nahasten zaitu, BIXAMONA!
Ta zu zerk izutzen zaitu, NIRE HEROIA!
Gorpu biluztuak
orain zuri so daude.
gorpu kolpatuak
zure begira daude.


Letrak: Xabier Lasa eta Gorka Lasa (soilik hitzak abestian)