Hasiera
Fits
Hitzak
Partaideak
Argazkiak
Bideoa
Musika
Kredituak
i.livelula / elCrack
F I T S
Urretxuko Fits taldea 2000. urteko gabonetan sortu zen. Aurretik Marrubi Sound bezela ezagutaratu ziren euskal herriko musika munduan eta bi maketa grabatu zituzten, "Bueltak amai" (1997) eta "Burn & run" (1999). Orain, urteetan zehar soinu eta joerak zehaztu dituztenean, izen berri batekin, beren hirugarren lana dakarkigute. Taldeko partaideak betikoak dira: Enrique, Xabi, Joseba, Aitor eta Edu. Maketa hontan bost kanta aurki ditzazkegu: "Soilik hitzak", "Fits", "Bere menpe gaude", "Infernua" eta "Bixamona". Azkenengo hau lehenengo maketan ere azaldu zen, baina beraien hitzetan maketa hura "garbiegia" geratu zitzaien. Biak entzuta nabaria da taldearen soinu aldaketa. Ez hain beste zuzenetako soinuan baizik eta grabatzerako momentuan. Horaingoan beren zuzenetako soinu gogorra hobeto isladatzea lortu dute, hori bai, biguntasuna ere ahaztu gabe. | ||||