Site hosted by Angelfire.com: Build your free website today!

Sugaar

Sugaar, suge arra. Suge hau askotan igarotzen omen da eguratsean zehar suzko igitai baten irudian. Bere agertzeak ekaitza hurbil dela adierazten omen du.

Sugaar edo Maju Mariren senarra da. Elkartzen direnean euri eta kaskabar ekaitza sortzen da. Zumaian ostiralero Sugaar Mari orraztera etortzen dela diote, zehatz mehatz arratsaldeko ordubietan.

Lurpeko txokoetan bizitzen omen da, eta handik lur azalera leize zulo batzuetatik irtetzen da, hala nola, Agamunda eta Sugaarzulotik, Kuutzegorriko eta Arraterako lurretan, Ataungo herrian, eta Balerdi mendiko leizetik (Uztein).

Agamundako leizean bizi diran ireluek, -horien artean dago Sugaar- zigortu egiten dituzte beren gurasoekiko leialak eta esanezkoak ez direnak eta beren gurasoak, batez ere beren ama, madarikatu dituztenak.

Suarra deitzen diote Betelun irelu horri; herriaren esanetan, Balerdi mendiaren leize batean du bere bizi-lekua. Hortik Elortalde mendira igarotzen da batzuetan, suz inguraturik; baino ez zaizkio ikusten burua eta isatsa. Tximistaren irudian dabilen deabru bat dela dio jendeak.

Lope Gartzia Zaraitzuk, bere Crónica de las siete casas de Vizcaya y Castilla liburuan Bizkaian sugaar etxeko jaun den deabru bati deitzen diotela esan zuen; jaun horren eta Mundakan bizi zen printzesa baten ezkontzatik Jaun Zuria, Bizkaiko lehenengo jauna jaio zen.

Sugaarrak beste suge anaia du, Herensuge.


Iñaki Agirre