Site hosted by Angelfire.com: Build your free website today!

Herensuge

Herensuge, arbasoen suge erraldoia. Zazpi buru omen ditu, eta ez da etsai makala.

Leize zulo batzuetatik irtetzen da batzutan, emazte duen Marirengana, eta halakoetan ekaitza sortzen da.

Zuberoan, Barkozen, Herensuge hartzulo handian bizi zela esaten dute. Artzainek polbora ezarri zioten zuloan, eta janda gero itsasora abiatu zen. Han lehertu zen Herensuge.

Herensuge arraultze txipi batetik jaio zen. Harzkumeren etsai indartsua da.

Herensugek beste suge anaia du, Sugaar. Herensugerena bezalako istorioak leku gehiagotan gorde dira; hala nola, Oskan, Ataréseko suge erraldoia


Iñaki Agirre