Site hosted by Angelfire.com: Build your free website today!

Harzkume

Hartz Nagusiak neskatila bat bahitu zuen eta bere leizezulora eraman zuen. Emakume honek erditu zuen Harzkume. Harzkume koskortu ahala hartza bezain iletsu eta indartsu hazi zen. Egunen batean leizezuloko irteeran zegoen arkaitzari zirkin egitea lortu zuen, eta amak eta biok ihes egin zuten.

Laster ohartu zen Hartz Nagusia. Beraien atzetik joan zen, baina Harzkume zain zegoen eta burdin makilakada batez burua hautsi zion.


Ipuin honek eta Tartalori buruzkoek antz handia dute. Beste hamaika ipuinetan dago Harzkume. Osorik hartu, baliteke Europan kontatu izan den istoriorik zaharrena izatea. Harzkumeren zikloaren atzetik gabiltza Institute of Basque Studies-ekook.
Iñaki Agirre